Plaiaundiko aparkalekua itxita egongo da irailaren 21etik 24ra arte, biak barne. Aparkalekua mantentzeko eta hobetzeko lan batzuk egin behar direlako itxiko da; zehazki, seinaleztapen horizontala eta bertikala eguneratu behar da: plazak berriz margotuko dira, eta kartelak eta beste elementu batzuk ordeztuko dira.
Lan horiek guztiak egiteko, aparkalekua guztiz itxita egongo da, eta ezingo da ibilgailurik aparkatu bertan. Eguraldiaren arabera, baliteke jarduketa egiteko egun batzuk gehiago behar izatea. Edozein kasutan ere, ahalik eta azkarren egingo da. Lanen xedea da aparkalekuaren erabilera eta kudeaketa hobetzea eta antolatzea: autobusentzako eta mugikortasun urriko pertsonentzako plazak jarriko dira, eta
ordutegia eta erabilera-arauak betetzen direla bermatuko da.