Renovatio: Berpizkundea

Renovatio-k latinez berrikuntza esan nahi du. Berpiztu egiten dena. Berriro piztu egiten dena. Ideia horrekin, iraganera begira, Erdi Aroko errege batzuek, Antzinateko erromatarren inperioa “berpiztu” nahian renovatio hau aldarrikatu zuten, Karlomagnok adibidez. Inspirazioa antzinate greko-erromatar idiliko horretan zegoen.

Mende batzuen ondoren, XIII. mendean, errenazimendu artistiko bat hasi zen, Ceni di Pepo edo Cimabue (1240-1302) izeneko gremioko langileak hasitakoa. Bere inspirazioa agian garaian gertatzen ari ziren aldaketa erlijiosoekin zerikusia zuen, non, Asis-eko Frantziskok ordena erlijioso berri bat sortu zuen, eta naturaren inguruko ideia berriei esker, gaitegi erlijiosoan natura agertzen hasi zen paisaia bezala artelanetan. Cimabuek egindako aldaketa artistiko batzuei esker, eskola “latindarraren” hastapenak izan ziren, eta eskola “grekoa” edo bizantziarra atzean geratzen hasi zen. Cimabue Giotto-ren irakaslea izan zen eta errenazimenduaren “aitatzat” hartua izan da. Giottok bere irakaslearen bidea jarraitu eta sakondu zuen, iraultzaren elementu artistikoak zabalduz. Renovatio edo errenazimendu hitza, Giorgio Vasari-k erabili zuen lehen aldiz, aldaketa artistiko bat deskribatzeko. Ordea, berriro jaio al zen antzinatea? Bueltatu al zen estilo greko-erromatarra?

Noski, erantzuna ezezkoa bada ere, hau da, renovatio horretatik ez ziren Erroma eta Grezia berpiztu, baizik eta errenazimenduaren inspirazioa antzinateko mundu horretatik atera zen eta eragin handia izan zuen arkitekturan. Aldaketa batzuk berezkoak izan ziren, XIV. mendekoak, perspektibaren erabilpen berria artelanetan, adibidez. Hemendik aurrera, Cimabuetik, Giotto-ra, haien mundua irudikatzeko forma aldatzen joan zen, kolore berriak erabiliz, urdina adibidez, zeruari lotua, gai berriak margotuz, gizakiekin lotuagoak, eta ez bakarrik gai kristauak margotuz. Badirudi artistikoki XIII. mendetik Florentzia eta Paduako gremioko langile xume batek nahi gabe, iraultza artistiko bat martxan jarri zuela.

Lehena izan zen eskola “grekoa”-rekiko lotura apurtzen, estilo bizantziarra ez zen erabat desagertu, baina beste zeozer jaio zen. Hari izena jarri zion pertsona Giorgio Vasari izan zen, iraganeko garai handiak berriro jaioak balira bezala, renovatio hau aipatuz. Berriro jaio ote zen zeozer ala?

1. mendean zehar teknikoki bai arkitekturan zein margolaritzan iraultza azkar eta muturreko bat jarri zen abian, eta Quattrocento-tik genio batzuk agertu ziren; haien artean Donatello, eskultura klasikoko estiloa berreskuratu zuena, biluziak berrerabiliz, Brunelleschi, Europako kupularik handiena egin zuena, KonstantinoplanAgia Sofia eraiki zenetik VI. mendean Justinianoren garaian. XV. mendeko Santa Maria dei Fiore-ren elizak aurrerapen tekniko konplexuak eta metodo berriak sorrarazi zituen, eliz bati amaiera magistrala emanez. Hauekin batera Alberti eta Michelozzo egon ziren, arkitekturan aldaketak ekarri zituztenak eta tratatu berriak idatzi zituztenak, Albertirenkasuan.

Margolaritzan espiritu berri bat sortu zen, Erdi Aroko estilotik aldenduz modu erradikal batean. Zurrunagoa eta ilunagoa zen arte batetik, askatasun eta adierazpen handiagoz, errenazimenduan sentimendu gizatiarren adierazpena eta naturaren eta kolore berrien adierazpenaren bitartez, hainbat autore gailendu ziren; Masacciok (1401-1428), Fra Angelikok (1395-1455), Mantegna (1431-1506) eta Botticcellik (1445-1510) margolari talde baten antzera, estilo berri bati indarra eta energia eman zioten. Garai honetako artisauak, gutxinaka gremioarekiko lotura apurtzen joango dira, beren lanak aldarrikatuz autore berezkoak bezala, eta ez kolektibo gremial bat bezala.

Quinquecentoan renovatio honen gorengora heltzen gara, Leonardo Da Vinci-ren margolanekin (1452-1519) nahiz eta bere eskultura bat identifikatua izan den (Argazkian), Rafaelen margolanekin (1483-1520), Atenaseko eskola errenazimenduko margolanen gorengoa kontsideratu izan delako Michelangelo Buonarroti-ren margolan eta eskulturekin (1475-1564), nagusiki bere eskulturaren adierazpenak gorengoa markatu zuelako, sentimenduak eskulturan adieraztean.

Pertsona ezberdinak ez ezik, uste dut mugimendu intelektual bati bide eman ziotela aipatu ditugunek, forma artistiko fisiko baten bitartez, Florentziako eta Erromako eskolak, energia berri bat eman zioten beren garaiari, itxaropen berriak, aldaketa freskoak eta fede berri bati jaiotza emanez, non zientziak eta gizakiak paper handiagoa izango zuten, erlijioa oraindik gizartearen ardatza zelarik, baina askatasun handiagoa aldarrikatuz, pentsamenduan hasita: Renovatio-an alaitasun berri bat zabaldu zen artetik bizitzarekiko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude