Trikuharri Elkarte Soziokulturalak jakinarazi duenez, salgai daude oraindik “Mari y el Akelarre maldito” “survival night”-ean parte hartzeko sarrerak. Ekitaldia uztailaren 15ean egingo da eta jolasak 6 orduko iraupena izango du eta gaueko 23:00etan hasi eta goizeko 5:00etan amaituko da. Guztira, 350 parte-hartzaile izan ahalko ditu jolasak.
Sarrera bakoitzaren kostua 20,00 eurokoa da, baina kudeaketa-gastuak ez daude prezio horretan sartuta. Sarrerak jolasean parte hartzeko eta jokoan zehar erantzukizun zibileko aseguru bat izateko aukera ematen dizu . Sarrerak “VIVETIX” salmenta orriaren bidez bakarrik erosi ahal izango dira eta erosle batek erosi ahal izango dituen sarreren kopurua mugagabea izango da.
Sarrerak erosterakoan parte hartzaileen NAN zenbakia eman beharko da, parte-hartzaileentzako erantzukizun zibileko aseguruak prestatu eta parte-hartzaileen kontrola eraman ahal izateko. Parte-hartzaileen artean adingaberen bat badago, 14 eta 17 urte artekoa dena, ekitaldiaren egunean NANa webgunean deskargatzeko aurkituko duen dokumentuarekin batera erakutsi beharko du.
Sarrerak mugatuak dira. Joko-zelaia ekitaldiaren egunean bertan, cheking-a egitean, edo bi egun lehenago, jakinaraziko da. Chekinga uztailaren 8an irekiko da 18:00etatik 21:30era Irungo Udaleko Kultura bulegoaren atzeko esparruan, Ospitale Zaharrean.
Zalantzak izanez gero, antolatzaileekin harremanetan jartzeko info@trikuharri.es helbide elektronikoa mezu bat bidali edo 655050026 zenbakiaren Whatsap bat bidali beharko da.
3 sarrera mota daude:
- Bizigaia: eskubide osoz jokalari gisa jokatzeko baimena ematen dizu. Ekitaldiaren egunean zure sarrera eskaneatuta aurkeztu beharko duzu, baieztatzeko eta jokoan erregistratzeko. Cheking lekua: kultur eraikinaren atzealdea (Irungo ospitale zaharra, Urdanibia plazaren ondoan).
- Make-up alma etxean: gurekin jokatzeko baimena ematen dizu, baina zonbiz jantzita eta makillatuta etorri beharko duzu etxetik. Beti egongo zara horda buru baten aginduetara jokoak irauten duen bitartean. Ekitaldiaren egunean zure sarrera eskaneatuta aurkeztu beharko duzu, baieztatzeko eta jokoan erregistratzeko. Cheking lekua: kultur eraikinaren atzealdea (Irungo ospitale zaharra, Urdanibia plazaren ondoan).
- Alma Trikuharri: baimena ematen dizu arima penagarri gisa gurekin jolasteko. Etxetik jantzita etorri beharko duzu eta guk makillatuko zaitugu. Beti egon beharko duzu horda buru baten aginduetara. Ekitaldiaren egunean zure sarrera eskaneatuta aurkeztu beharko duzu, baieztatzeko eta jokoan erregistratzeko. Cheking lekua: kultur eraikinaren atzealdea (Irungo ospitale zaharra, Urdanibia plazaren ondoan).
Esteka honetan ere bizitza gehigarriak erosi ahal izango dituzu. Ez badituzu sarrerak zure postontzian jasotzen, berrikusi Spam edo nahi ez duzun posta.