Super Amara BATeko emakumezkoen taldeak Ohorezko Mailako topaketa bat lehen aldiz irabazi du

Zorte desberdina izan dute asteburuan Super Amara BAT taldeek nazioarteko ligen bigarren jardunaldian. Emakumezkoen taldeak (“Batgirls”) historia egin du Leonen, Ohorezko Mailako topaketa bat lehen aldiz irabazita (201 puntu). Gizonezkoen taldeak (“Batboys”), aldiz, gaztea eta lesioek kaltetuta egon arren, ezin izan du Madrilgo Vallehermoso estadioan beharrezkoa zuen bigarren postua eskuratu eta hirugarren amaitu du (173 puntu). Asteburua borobiltzeko, 16 urtez azpiko taldeak zortzi medalla eskuratu ditu Euskadiko Txapelketan eta harrobiko gazteek maila bikaina erakutsi dute Gipuzkoan

Emkumeen taldea, dominazio osoko arratsalde baten ostean, ekainaren 13an Iruñean jokatuko den tituluaren aldeko azken itzulirako sailkatu dira, laugarren postuan. Guztira bederatzi garaipen indibidual lortu dituzte ; aipagarrienak Olaia Gisela Becerrilen luzera jauzia (6,29 metro, topaketako markarik onena) , Goizane Garciaren marka pertsonala mailuan (49,89 metro) eta Alazne Etxebarriak, Alaine Agerraldek, Alazne Garridok eta Noa Sevillak 4×400 metroko erreleboan ezarritako Euskadiko errekor absolutu berria (3:44.38) izan dira, 1987tik hautsi gabe zegoena. Horrez gain, Alaine Agerraldek marka pertsonala, 20 urtez azpiko mailako Euskadiko errekorra eta Txapelketa Iberoamerikarrerako minimoa lortu ditu 400 metro hesidunetan (58.97).

Mutilek berriz, bost garaipen indibidual lortu dituzte, tartean Iker Piñeira (200m) , Ander Aramendi (1500m) , Iker Arotzena (luzera) , Juan Errandonea (jauzi hirukoitza) eta 4×400 metroko errelebo taldeak, azken honek klubeko errekorra hautsiz (3:15.48). Emaitza hauen ostean, ekainaren 13an mailari eusteko borrokatu beharko dute.

V. “Dynamic New Athletics”

Madrilgo Gallur kiroldegian, bestalde, V. “Dynamic New Athletics” (DNA) Txapelketa Nazionala jokatu du talde infantil mistoak. Espainiako 12 eskola onenen artean sailkatu ostean , larunbateko finalerdietan hirugarren postua lortu eta igandeko “A” final nagusira igaro ziren. Final estu baten ostean, “La caza” azken proban erabaki zen postuarekin, estatuko bosgarren eskola bilakatu da Super Amara BAT, harrobiarekin egiten den lana indartuz. Ekimen hau aurrera eramateko Zaisaren babesa izan du klubak.

Euskadiko 16 urtez azpiko Txapelketa

Asteburuko emaitzak borobiltzeko, Bilbon jokatutako Euskadiko 16 urtez azpiko Txapelketan zortzi domina eskuratu ditu taldeak (bi urre, zilar bat eta bost brontze). Adur Errazquin (1500m oztopoak, 4:28.08 eta Espainiako txapelketarako txartela) eta Eider Eizagirre (disko jaurtiketa, 28,06 metro)  txapeldun bilakatu dira. Azkenik, Lasarteko Gipuzkoako Eskolarteko Probak Konbinatuen Txapelketan, Ane Rincón alebinak zilarrezko domina lortu du (1.283 puntu) eta Elaia Martínek brontzezkoa (1.225 puntu).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude