Inauteriak zartagin kolpe eta salto artean hasi dira urtero moduan
Inauteri giroa Irunen nagusitu da asteburu honetan. Larunbatean Galdaragileek hartu zituzten Irungo kaleak zartaginak kolpatuz Inauteriak hastear direla iragartzeko. Igandean, berriz, Inude eta Artzaien txanda izan zen, saltoka eta panpinak astinduz hiriko kaleetan dantzan ibili zirenak.