Joan den larunbatean, hilak 14, udaltzainek indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen pertsona bat atxilotzen parte hartu zuten. Kalean pertsona bati bere objektu pertsonalak lapurtu, eta ihes egiten saiatu zen, baina zerbitzu egiten ari ez zen Ertzaintzako agente batek gelditu eta Udaltzaingoa iritsi arte atxiki zuen.
Agenteek atxilotu, eta polizia etxera eraman zuten, indarkeria erabiliz lapurreta egitea egotzita.
Gero, epaileen esku geratu, eta espetxean sartu zen.
Irungo Udalak eskerrak eman dizkie Udaltzaingoari eta Ertzaintzari lapurra azkar atxilotzeagatik.