Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

G57673: Eskola publikoak eta Junkaleko eliza, 1908. urtearen aurretik ateratako irudi batean.

1920. urteko aldizkaririk topatu ezean, 1918. urtean publikatutako aldizkariak aproposak izan daitezke orain dela 100 urte Irunen albiste ziren gertaerak laburbiltzeko. Zehazki, 1918ko azaroaren 24an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkaria Saturnino Lalane Pérez jaunaren heriotzaren berri ematen duen eskela batekin hasten da. Aldizkariko lehen artikuluan Estatu Batuetako telegrama baten harira, R.Y letrekin sinatzen duen kolaboratzaileak pentsamendu askatasunaren inguruko gogoeta egiten du, Espainiako pentsaerak beste herrialde batzuetako pentsaerekin alderatuz. Jarraian, aurreko igandean Irunen Frantziako aliatuekin ospatutako bazkariaren arrakasta komentatzen da. Ostean, Txori Txiki aldizkariko kolaboratzaile ohikoak “¡Entzun, euzkalduna!” olerkia irakur daiteke.


G38241: Mariñel frantsesak Bidasoa ibaia zeharkatzen Faisaien uhartearen albotik.

E. Esparzaren idatzian Pio Baroja idazlearen idazkera estiloa Azorín bezalako idazleenarekin alderatzen da. Gaucho Panpero kolaboratzaileak berriz, “De la Cuenca Elizondo” atalean Frantziako muga soldata eta bizi-baldintza duinago batzuen bila zeharkatzen duten bizilagunen errealitatea erakusten du menditik bueltan bidean aurkitutako lagun batekin izandako elkarrizketaren bitartez. “Cosas que se pasaran en Irun” atalean, Mañuelek aguazil batekin errepublikaren gaiarekin loturik izandako gatazka kontatzen du bitxikeria gisa. Kirol kronikaren atalean, Gipuzkoako Futbol Txapelketaren emaitzak xehetasun osoz azaltzen dira. Hortaz gain, Amuteko partiduen emaitzak, Irungo Cross-country txapelketa eta Donostiako Fortuna lasterketak aipatzen dira ere.

G52519: Palace hotel-jatetxearen galeria XX. mendearen hasieran.

 

Aldizkariaren hirugarren orrialdearen hasieran, Santa Cecilia ospakizunaren jatorria eta eskualdean azken egunetan antolatutako musika ekitaldien inguruan hitz egiten da. Ostean, Pedro Galeano Irungo Eskola Publikoetako irakasle izan zenaren heriotzaren berri ematen da, hiriko gazteen heziketan bere bizitzan zehar egindako ekarpena gogoratuz. Satarkak sinatutako “Seme leyala” olerkiaren ostean, “Hace años …”, “Ecos de sociedad”, antzokien programazioa eta azken berri labur batzuk biltzen dira, aldizkariaren 169. zenbakia publizitate orrialdearekin amaitu aurretik.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude