Eguberriak gerturatzen diren heinean, Irungo Udalak 2024ko Eguberrietan hirian egingo diren ekintzen xehetasun gehiago ematen jarraitzen du. Gaur goizean prentsaurrekoa eman dute azken berritasunak aurkezteko. Bertan izan dira Nuria Alzaga Kultura ordezkaria, Sergio Javier Gazteriako ordezkaria eta Sandra Caballero Gizarte Ongizateko ordezkaria. Haiekin batera, Nerea Bermejo (Miss Bermi) ilustratzailea izan da, merkataritza-sektorearekin eta elkarteekin elkarlanean prestatu baitu Eguberrietako kanpainarako irudia.
Kultura ordezkariak azpimarratu duenez, “Irunen beti saiatzen gara programazio onena eta anbiziotsuena ekartzen urte osoan, eta ezin zitekeen gutxiago izan Eguberrietarako. Oso gauza erakargarriak izango dira, hala nola Rodrigo Cuevas edo Goxuan Salsan Taldea, erakusketak, zinema, magia-galak… Dena agenda askotariko eta osatu batean, non beste behin ere etxekoak izango diren protagonistak”.
“Gabonak oso bereziak dira guztiontzat, baina bereziki etxeko txikienentzat. Horregatik, Gazteria arlotik jarduera eta proposamen sorta bat ekartzen dugu beti, egun horiek Irungo gazteentzat ahalik eta berezienak izan daitezen, hala nola Pio XII.eko karpa, Irungo gazteen gune nagusia izango dena”, nabarmendu du Sergio Javierrek.
Bestalde, Gizarte Ongizateko ordezkariak azpimarratu duenez, “Irungo Udala benetan ahalegintzen da Irungo herritarrengana iristeko, eta, nola ez, adinekoengana bereziki ere bai. Eta diren egunak izanik, funtsezkoa zaigu halako egun seinalatuetan gozaraziko dien programazio bat eskaintzea haientzat. Generazioen arteko elkarbizitzari buruz hitz egitea gustatzen zaigu benetan ideia horretan sinesten dugulako, adin guztien arteko sinergian gure komunitatea sortzeko”.
Eguberrietako kanpainarako irudia
Nerea Bermejo, Miss Bermi ilustratzaileak azaldu duenez 2024ko Gabonetako irudia sortzeko Eguberrietan ohikoak diren koloreak erabili ditu, gorria eta beltza, “baina beste freskotasun batekin”. Eguberriak iragartzeko erabiliko den irudian hiriko Gabonetan ohikoak diren une eta ekintzak irudi bakarrean biltzea lortu du. Horrela, karteleko elementu nagusia Zabaltza plazako kioskoa bada ere, inguruan Gabonen adierazgarri diren bestelako elementuak ageri dira: izotz pista, tirolina, Eguberrietako merkatua, Olentzero eta Mari Domingi, Errege Magoak, San Tomas, Kantu jaialdia, baita Gisela eta alkatea bera ere argiak pizteko ekitaldian.
Eguberri kulturalak
Ohitura den bezala, kulturak dimentsio handia hartzen du Irungo Eguberrietan. Ondoren, Amaia KZn egingo diren kontzertu, ikuskizun eta pelikulak erantsi dira, programazioaren ardatz nagusi gisa:
- Eguberrietako kontzertua, Atzokoak Abesbatzaren eta OKIren (Orkestra Kontserbatorio Irun) eskutik.
- Eguna eta ordua: Abenduaren 12an, 19:30ean
Eguberrietako kontzertu horrek Atzokoak Abesbatzaren beteranotasuna eta Irungo Kontserbatorioko Orkestraren gaztetasuna uztartzen ditu. Bakoitzak bere aldetik, eta elkarrekin, Eguberrietako zorion-agur musikal bat eskainiko digute.
- Rodrigo Cuevasen kontzertua
- Eguna eta ordua: Abenduaren 14an, 20:00etan
Rodrigo Cuevas asturiarrak goitik behera irauli du folk musika ulertzeko modua, eta gaur egungo gertakari musikaletako bat bihurtu da.
- Eguberrietako ongintzazko kontzertua, Ametsa Abesbatzaren eta Ma non troppo orquestraren eskutik
- Eguna eta ordua: Abenduaren 15ean, 20:00etan
Kontzertu sinfoniko-koral honetan bildutako dirua ongintzazko helburuetara bideratzen da. Aurten, Gabriel Fauré eta Giacomo Puccini konpositoreak omenduko dituzte, haien heriotzaren mendeurrenean, bien obrek osatutako egitarau batekin.
- Eguberrietako kontzertua, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik
- Eguna eta ordua: Abenduaren 20an, 19:00etan
Eguberrietako kontzertuen zikloaren barruan, ezin falta Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua, zeinak Eguberrietako zorion-agurra musikaz eskainiko duen.
- Zinema egokitua “Zog, dragoiak eta heroiak” + film laburrak
- Eguna eta ordua: Abenduaren 22an, 17:00etan
Zinema egokituko saioa, askotariko arrazoiak direla-eta zinemako ohiko emanaldi batez gozatu ezin dezaketen kolektiboentzat. Emaitza? Guztiek gozatzeko moduko aisialdirako plan bat.
- Magiaren gala
- Eguna eta ordua: Abenduaren 27an, 19:00etan
Magiaren gala honetan, Kaito izango da aurkezlea, eta honako mago hauek izango dira bertan: Yollin Lee, mago korearra, Alejandro Revuelta, Amelie eta Juan Colás.
- Zinema animazioarekin: “Harry Potter eta Azkabango presoa”
- Eguna eta ordua: Abenduaren 28an, 17:00etan
Emanaldi berri honekin, Amaia KZk Harry Potterren sagaren eskaintza egiten jarraitzen du Eguberrietan. Hogwarts-eko ikasketen hirugarren urtean, arriskuan da Sirius Black-ek Azkabango magoentzako espetxetik ihes egingo duelako.
- Clownic: “Tomas, gizon normal bikaina”
- Eguna eta ordua: Abenduaren 29an, 19:00etan
Alokairuko etxe berri batera bizitzera joan eta berehala, Tomásek lana galdu du eta bere bizitza ustekabeko hainbat gertakarik astindu dute. Hala ere, tragedia txiki bakoitzean, eguneroko eromen kaotikoan, edertasun distira ezkutuak daudela konturatuko da azkenean Tomas.
Jakina, Urdanibia plazako Santo Tomas Azoka ezin da falta programazio honetan. Denetik izango da, ohi bezala: emanaldiak, jolasak, tailerrak, sari banaketak eta, pastelaren ginga bezala, gaueko Goxuan Martxanen kontzertua.
Guzti honetaz gain, aurreko urteetan bezala, Jaiotza eta Olentzeroen erakusketa, abesbatzen emanaldiak, euskal dantza taldeen emanaldiak, kaleko txarangak, kantu jaialdiak eta abar nabarmentzen dira. Animazioa ez da faltako kaleetan, Eguberriak une oro hirian bizirik egon daitezen.
Etxeko gazteenentzako planak
Beste urte batez, Pio XII.aren plazan jarriko den karpan antolatuko dira hiriko gazteentzako jarduerak, baina ez da programazioa egingo den leku bakarra izango:
- Abenduak 26
Gaming gunea, errealitate birtuala eta Mario Kart-en lehiaketa:
- Ordua: 10:00 -14:00 eta 16:00 – 20:00
- Lekua: GazteARTEan karpa (Pío XII.a plaza).
Zatoz GazteARTEan-en gaming eta errealitate birtualaren gunera: Play Stations, Nintendoak, simulagailuak… Eta arratsaldean, 16:00etatik 17:00etara bitartean, eman izena gure lehiaketan, eta, ordu horretatik aurrera, parte hartu eta irabazi sariak gure Mario Kart txapelketan! Adina: +9.
- Abenduak 27
Scalextric-en eta irrati-kontroleko autoen gunea:
- Ordua: 10:00 – 14:00
- Lekua: GazteARTEan karpa (Pío XII).
Lehia zaitez zure lagunekin Scalextric pista klasiko batean, Scalextric pista interaktibo batean eta auto telegidatuen zirkuitu batean. Nor izango da onena modaz pasatzen ez den joko horretan? Adina: +9.
Zirku- eta akrobazia-tailerrak:
- Ordua: 16:30 – 19:00
- Lekua: GazteARTEan karpa (Pío XII).
Ezagutu zirkuaren mundua eta egin akrobaziak, malabareak diaboloa edo plater txinatarrak bezalako elementuekin, eta saiatu akrobaziak airean egiten. Ausartzen zara? Adina: +9.
- Abenduak 28
Harry Potter eguna:
- Ordua: 10:30 -13:30 eta 16:00 – 17:00
- Lekua: GazteARTEan karpa (Pío XII).
Wingardium leviosa! Gure karpa egun batez Hogwarts bilakatuko da photocall batekin, tailerrekin, animazioekin eta filmekin zerikusia duten sorpresekin.
Dancehall eta Twerking, Bingo pikantea eta DJ:
- Ordua: 18:00 – 22:00
- Lekua: Urdanibia plaza.
Ikasi dancehall eta twerking egiten masterclass batean, parte hartu gure Bingo Pikantean Asexora-T zerbitzuaren eskutik eta dantzatu DJ baten erritmoekin. 18 urtetik gorakoentzako jarduera.
- Abenduak 31
Eski-irteera Candanchura (Aragoi):
Ikasi eskiatzen eta gozatu aurrekontu parte-hartzaileen barruan proposatutako jarduera honetaz, dena barne duen irteera batean: autobusa, monitoreak, eskolak, forgaita eta materiala. 12 eta 25 urte bitartekoentzako jarduera, aldez aurretik izena emanda (45 €), Konekta zerbitzuaren bidez. Betiere eguraldiaren arabera izango da.
- Abenduak 30
Improshow euskaraz, Lauzpabostekin:
- Ordua: 19:00 – 20:30
- Lekua: GazteARTEan karpa (Pío XII).
Amaitu urtea modurik onenean GazteARTEan-en eskutik eta bost bakarrizketalarien umore gazte eta apurtzailearekin, publikoa protagonista izango den show batean. Bakarrizketalariak: Esti Curiel, Maria Blanco, Iker Plazaola, Julen Portillo y Aiora Enparantza.
- Urtarrilak 2
Laser Tag Donostian. Ordua: 16:00 – 21:00
Donostiara irteera, taldean jokatzeko, eta estrategia on batekin, laser jaurtiketa bat jasotzen lehena ez izateko. 12 eta 17 urte bitartekoentzako jarduera, aldez aurretik izena emanda (4 €+ Mugi Txartela) Gaztelekuan bertan.
- Urtarrilak 3
Reale Arena eta Txuri Urdin Donostian: Ordua: 10:00-18:00
Donostiara irteera, izotz gainean patinatzen gozatzeko eta Real Arenara bisita gidatua egiteko. 15 eta 18 urte bitartekoentzako jarduera, aldez aurretik izena emanda (4 €+ Mugi Txartela) Konekta zerbitzuaren bidez.
- Urtarrilak 4
Jumpyard eta Bizkaia Park Bilbon. Ordua: 09:45 – 20:00
Egun osorako irteera Bilbora, bi gunez gozatzeko: Jumpyard parkea, ohe elastikoz eta eskalatzeko gunez betea, eta Bizkaia Park, 3.000 m2-ko abentura-gunea duena. 12 eta 17 urte bitartekoentzako jarduera, aldez aurretik izena emanda (10,90 €) Martindozeneko eta Artiako gaztelekuetan.
Adinekoak ere protagonistak
Adineko Pertsonen espazioak kolorez beteko dira berriro ere, Gabonetan Gogoz-eko jarduerak nabarmenduko dituen programazioarekin:
Eguberriak berotzen:
- Abenduaren 18an, 16:00etan, Anaka-Puianako Adinekoen Guneko zuhaitzak berotzen.
- Abenduaren 19an eta 30ean, 17:00etan, San Migueleko eta Irasoko adinekoen espazioetako adineko pertsonek ehundutako artilezko lanak emango zaizkie Ama Xantalen egoitzako pertsonei.
Ipuin Eguberriak, Maite Frankorekin
- Abenduaren 16an, 17:30ean, Belaskoenean.
- Abenduaren 17an, 17:30ean, Palmera-Monteron.
- Abenduren 20an, 17:30ean, Anaka-Puianan.
Belaunaldiartean: “Desioen zuhaitza”, Artean-ekin
- Abenduaren 17an, 17:30etik 19:00etara, San Migueleko adinekoen lokalean, auzoko Haurtxokoko haurrekin.
- Abenduaren 19an, 16:30etik 18:00etara, Katea auzoko Haurtxokoan, auzoko dinamizaziorako udal-espazio berriko adineko pertsonekin.
- Abenduaren 23an:
- 17:00etatik 18:30era, Behobiako adinekoen lokalean eta Behobiako auzo-elkartean (Behobiako auzo-elkartearen lokalean).
- 17:00etatik 18:30era, Behobiako Auzo Elkartearen lokalean, auzoko lokaleko adineko pertsonekin.
Eguberrietako kontzertuak, Udal Musika Eskolarekin
- Abenduaren 17an, 18:00etan, Lekaeneko espazio sozialean.
Urte amaierako jaia adinekoen espazio guztietan
- Abenduaren 27an, 17:30etik aurrera, Ventas-Landetxako auzo-elkartearen jarduera-aretoan.



