Asteburu honetan Udaberriko Trofeoa jokatuko da Azken Portu kiroldegian. Txapelketa 4 jardunalditan jokatuko da. Zehazki, lehiaketaren ordutegiak honako hauek izango dira:
- Larunbat goizean 10:30etatik aurrera.
- Larunbat arratsaldean 17:00etatik aurrera.
- Igande goizean 10:30etatik aurrera.
- Igande arratsaldean 16:30etantik aurrera.
Beroketak 90 minutu lehenago hasiko dira.
Igerilekuaren itxiera
Igeriketako Torneoa eta Waterpoloko partidu bat ospatuko direnez, behean aipatzen den egun eta ordutegian Azken Portu Kiroldegiko igerilekuak itxita egongo dira jendearentzat, salbuespena egingo da igerileku txikiko igeriketako ikastaroetako ikasleentzat:
Larunbatean, martxoaren 25ean, 9.00etatik 12:30era eta 13:30etatik 19:30era. Igandean, martxoaren 26an, 9:00etatik 12:30era.