Haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroaren alorreko GazteARTEan bekaren hirugarren deialdia antolatu du Udalak

GazteARTEan bekaren hirugarren ediziorako proiektu proposamenak uztailaren 19ra arte aurkeztu ahalko dira

GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak GazteARTEan bekaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroaren alorreko gaiak ikertzeko beka bat da eta 35 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago.

GazteARTEan bekara proiektuak aurkezteko azken eguna 2021eko uztailaren 19a izango da. Santi Jiménez Gazteria arloko ordezkariak azaldu duenez, “bekaren xedea da gorabidean doan ekimenaren garapen autonomoa babestea, gazteen artean ikerketa-lana sustatzea eta, aldi berean, Udalak eta gazteek elkarrekin lan egiteko ildo berriak irekitzea”.

Ikerketa-lanak 8.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du, eta, gehienez ere, 8 hilabeteko iraupena izango du, esleipena egiten denetik hasita. Ikerketa lana burutu ostean, azterketaren amaierako emaitza entregatzeko hainbat formatutako proposamenen artean aukeratu ahalko dute ikertzaile gazteek: proiektua, prozesua edo ekintza (dibulgazioko materiala, prozesu kolaboratzaileak eta/edo parte-hartzaileak…).

Bekaren asmoa da gazteei eskubide osoko herritar gisa gaitzen laguntzea. Hau da, herritar gazte erantzukizuna, kontziente, proaktibo eta emantzipatuak sustatzea. Era berean, Udalaren eta irundar gazteen arteko lan esparru bat sortu nahi da, harreman horizontal eta orekatu batean oinarrituta. Hain zuzen ere, harremanak gazteak ezagutzeko, konektatzeko, kontrastatzeko, eztabaidatzeko eta eraikitzeko aukera emango du.

Alde horretatik, bereziki interesgarriak dira Irungo gazteek ikerketa eta ekintza proiektuaren garapenean zuzenean eta aktiboki parte hartzeko proposamenak. Erabiltzen den metodologiaren originaltasun eta berritasuna baloratuko da, baita hausnarketari irekita dauden prozesuak sartzea ere, herritar gazteen esperimentazioa eta baterako ikaskuntza sustatzen dutenak. Gainera, GazteARTEan bekaren hirugarren edizioko proiektu irabazlea aukeratzeko orduan ikerketaren planteamendu globalean genero-ikuspegia txertatzea ere aintzat hartuko da.

Azkenik, aipatzekoa da deialdi honetan Gazteria arloko ideiak islatzen direla, beraz, autonomiaren, sorkuntzaren eta berrikuntzaren garapenari eta izaera esperimentalari balioa eman nahi zaiela.

Betekizunak
GazteARTEan beka pertsona fisikoek eskatu ahal izango dute, banaka edo horretarako sortutako taldeetan. Bigarren kasu horretan (nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldeak) ikerlanaren zuzendari-arduradun bat izendatu beharko da. Deialdian parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da unibertsitateko gradu bat edo lizentziatura bat izatea. Lantaldeen kasuan, denek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna. Gainera, beka eskatzen den urteko abenduaren 31n 35 urte bete gabe izan beharko ditu eskatzaileak.

Eskariak aurkezteko era
Eskaeren aurkezpena Udal Egoitza Elektronikoan edo HAZen (Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua) aurkeztu beharko da. Eskaera elektronikoa egiteko NAN, IZENPE edo FNMT-ren ziurtagiri elektronikoak, Irun Txartela edo bestelako sinadura elektronikoetarako sistemak erabili beharko dira.

Eskabidean beraziaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak hartutako egikaritze konpromisoak, bai eta bakoitzari aplikatu beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuradun izango baitira.

Bekaren aurrekariak
GazteARTEan bekaren aurreko edizioei dagokienez, 2018an «Eta orain, zer?» proposamena saritu zen. Ikerketa hartan, gazteek beren etorkizuna aukeratzeko momentua aztertzen zen: lan-merkatura sartzeko unea, helduaroko ardurak beren gain hartzeko eta gurasoen etxetik independizatzekoa, beren bizitzari ekiteko momentua, etab.

2019an, aldiz «Maitasun-harremanak eta sexu-portaerak nerabezaroan» izeneko ikerketa-proiektuak jaso zuen laguntza. Ekintza horretan Irungo nerabeen maitasun-harremanak eta sexu-portaerak aztertu ziren, bai eta azken urteetan sortutako arazoak ere, teknologia berrien masifikazioaren ondorioz, adingabeek jasotzen duten edukiaren aurrean babesa eta eskolako sexu-hezkuntza falta dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude