“Zuregatik guztiongatik. Irun bizirik guztion artean” izenarekin Irungo Udalak hiriko merkataritza bultzatzeko kanpaina abiatu du. Azken egunetan zehar zenbait establezimendu gutxi batzuk lanean hasi diren bitartean, maiatzaren 11tik aurrera hiriko saltoki eta ostalaritza establezimendu gehienak ohiko jarduera berreskuratzeari ekingo diote.
Irungo udalak duela aste batzuk aurkeztutako Irun Aurrera Ekonomia eta Gizarte Sustapenerako plana aurkeztu zenetik hiriko 1.000 autonomo eta mikroenpresek diru-laguntzak eskuratzeko eskaerak helarazi dituzte jada, laguntzen lehen ordainketak atzo egin zirelarik. Ildo horretatik, Irungo udalak hiriko merkataritza bultzatzeko kanpaina abiatu du, Irungo 20 merkatarien argazkien bitartez hiritarrak hirian bertan erostearen garrantziaz kontzientziatzeko.
José Antonio Santano alkateak adierazi duenez, “irundarrak hiriko merkataritzaren berreskurapenaren partaide izatea nahi dugu. Garai konplikatu honi aurre egiteko udalak plan ekonomikoa abitu duen arren, denok hiriaren etorkizuna ekarpen txikien bitartez hobetzeko aukera dugula argi izan behar dugu. Hau da, Irunen erosi eta kontsumituz gero, gure inguruko ezagunak laguntzea lortuko dugu”. Era honetan, José Antonio Santako azaldu du merkatari eta ostalariak direla udalak sortutako karteletako protagonistak.
Kartelaz gainera , hiriko merkataritza sustatzeko helburua duen kanpaina hiriko bizitza irudikatzen duen bideo batekin osatzen da alkateak adierazi duenez. Soom Studio izan da kanpaina diseinatzeko arduraduna, hirian egindako lana Estudio Goverrek ateratako argazkiekin eta Reflejo Pilomotor ekoizle irundarraren lanarekin osatu den bitartean.
Irun Etxetik
Konfinamenduan zehar udal webgunearen bitartez hiriko merkataritza eta ostalaritza laguntzeko lehiaketak martxan jarri dira. Aste bakoitzean hiritarrei erronka ezberdin bat planteatuz, guztira, lehiaketaren 5 edizio antolatu dira. Lehiaketa horietako irabazleek hiriko merkataritza eta ostalaritzarako erosketa-txartelak irabazi dituzte. Astero 1.300 euroko sariak banatu dira, (300 eurotako txartela irabazlearentzat eta 1.000 euro 20 eurotako 50 erosketa-txarteletan banatuta). Guztira, 6.500 euro bideratu dira ekintza honen bitartez Irungo merkataritza bultzatzeko. Erosketa-txartelak datorren astetik aurrera banatuko dira irabazleen artean eta irabazleek hiriko 80 establezimendu izango dituzte aukeran ekainaren 14ra arte indarrean egongo den promozio honen barruan.