Otsailaren 6 eta 7an jokatzekoa zen 2020ko Gipuzkoako Jauzien Txapelketa atzeratzea erabaki da

Jaizubia Zaldi Eskolak Irunen 2020ko Jauzien Gipuzkoako Txapelketa antolatu behar zuen otsailaren 6 eta 7an. Covid-19 pandemia eta herritarrak gaur egun jasaten ari diren osasun-egoera dela eta, eta kontuan hartuta osasun publikoa gailendu behar dela beste ezeren gainetik, 2020ko Gipuzkoako Jauzi Txapelketa atzeratzea erabaki da. 

Otsaileko lehen asteburuan Irunen egitekoa zen txapelketan 100 zaldizkok parte hartuko zutela aurreikusta zegoen. Hortaz, txapelketan Jaizubia klubeko zaldizkoez gainera, Gipuzkoa edo Nafarroatik etorritako kirolariek ere parte hartuko zuten. Nafarroako zaldizkoen kasuan, ez zuten lurraldeko titulua lortzeko aukerarik izango. Xabier Berrotaran, Jaizubiako kirol zuzendariak proba behertan behera gelditu aurretik azaldu zuenez, “Probak zorrotzak eta ikusgarriak izango dira, eta gure hirian kalitatezko zaldizkoak eta zaldiak izango ditugu”.

Probak Jaizubia Elkarte Hipikoaren pista nagusian egingo zen, 2018ko ekainean Gipuzkoako Jauzi Txapelketarekin eta Irungo Hiriaren XXXI. Sari Nagusia ‘Nagore Otaño Omenaldia’-rekin estreinatu zena. Pistak gaur egun, 85×70 metro eta 6.000 metro karratu dauzka. Hortaz, Jaizubiako pista Euskadiko pistarik handiena eta estatuko iparraldeko bigarrena da, Zamorakoaren atzetik.

Txapelketako hitzorduak goizekoak 8:30etatik eta 9:00ak artean hasitekoa zen, eta altuera desberdineko jauziak izango zituen, hau da, 0,50 metrotik 1,30 metrora bitartekoak. Parte-hartzaileak eta bertaratutakoak errazago iristeko, ibilgailuentzako aparkalekuak jartzea aurreikusita zegoen Txingudi Ikastolako aurreko zelaian eta Urdanibia jauregiaren inguruan.

Maite Gonzalez, Jaizubia Elkarte Hipikoko lehendakariordeak eskerrak eman dizkio Gipuzkoako Hipika Federazioari Jaizubia klubean txapelketa antolatzeko konfiantza izateagatik. Izan ere, Maite Gonzalezek gogoratu duenez, egungo egoeran parte-hartzaile guztientzat segurua izango den txapelketa bat antolatzea ardura garrantzitsua da.

Segurtasun-neurriak nagusi
2020ko Jauzien Gipuzkoako Txapelketa COVID-19aren zabalpena ekiditeko neurriengatik baldintzatuta egongo da. Hortaz, txapelketaren eremura sartzeko bi ate egongo dira eta bertatik igaroko diren pertsonen tenperatura kontrolatuko da bertan. Era berean, txapelketara bideratzen direnek NANarekin identifikatzeaz gainera, harremanetarako telefono bat eman beharko dute, behar izatekotan, Jaizubiatik igarotako pertsona guztiak lehenbailehen identifikatzea eta haiekin harremanetan jartzea posible izan dadin. Gainera, barrutira sartzen direnei kolore bateko eskumuturrekoa emango zaie larunbaterako, eta beste kolore batekoa iganderako.

Bestetik, zaldientzako dutxen eremurako sarbidea mugatua izango da. Esparru osoan akreditatutako langileak egongo dira, txapelketaren antolakuntzatik distantziei eta maskarei dagokienez ezarritako segurtasun-neurriak betetzen direla kontrolatzeko.

Hortaz gain, megafonien bidez etengabe indarrean dauden segurtasun-neurriak gogoratuko dira. Hala ere, kontutan izatekoa da Eusko Jaurlaritzak alarma-egoeraren inguruan hartutako neurrien arabera 2020ko Jauzien Gipuzkoako Txapelketaren antolaketa baldin- tzatu dezakeela.

Klubeko jarduerari eutsiz
Pandemiak kirol entrenamendu eta txapelketen erritmo ohikoari eustea zailtzen ari duen arren, Jaizubia Hipikatik agintariek ezarritako segurtasun neurri guztiak betez, zaldien inguruko ikastaroak eta bestelako kirol ekitaldiak antolatzen jarraitzeko ahalegin berezia egiten ari da. Esaterako, urtarrilaren 2 eta 3ko jardunaldien ostean, Ricardo Jurado Espainiako Hipika Errege Federazioko jauzien hautatzaile eta entrenatzailea izan zenak, Irungo Jaizubia Zaldi Eskolara itzuli zen urtarrilaren 16, 17, 30 eta 31ean bi klinik eskaintzeko.

Bertan, parte hartzaileek Ricardo Juradoren aholkuez eta jakinduriaz gozatzeko aukera izan zuten. Klinik horien helburua ikasleen zaldiketa edota zaldien entrenamendua hobetzea da, hautatzaile eta entrenatzaile nazionala izan zenaren esperientzia baliatuz.

Ricardo Jurado Espainiako Errege Federazioko jauzien hautatzaile eta entrenatzailea da, 2018tik. Bost Espainiako Txapelketa absolutu irabazi ditu (1999, 2000, 2001, 2005 eta 2008), hiru Europako Txapelketa (Hickstead 1999, Arnhem 2001 eta Manheim 2007) eta bi Munduko Txapelketa (Jerez 2002 eta Aachen 2006). Sidneyko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.

27 Nazioen Kopetan parte hartu du (1999tik 2010era), eta Lisboan, Bartzelonan, La Baulen eta Gijonen (bi aldiz) jokatutako kopak irabazi ditu. Gainera, Bartzelonako Nazioarteko Sari Handiak irabazi ditu: Samsung finala (2007), Lisboako CSIO (2001), CSI2* Toledo (2006), CSI2* Bartzelona (2006), CSI3* Dinard (2008) eta CSI2* Fontainebleau (2008).

Hortaz gain, Jaizubia Hipikatik momentuko murriztapen eta segurtasun neurrietara egokitzen ari dira. Egoeraren arabera ahal den neurrian ikastaroak eta txapelketak antolatzen jarraitzen duten bitartean, datozen hilabeteetan pandemiak nolako bilakaera izango duen ikusi beharko da, Jaizubia Hipikak San Pedro eta San Martzial jaien inguruan antolatu ohi duen Jauzi Txapelketa bezalako lehiaketa mitikoekin zer gertatuko den ikusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude