Paduako Eramus + programako ikasleei ongietorria egin zaie gaur Irungo udaletxean

Gaur, Irungo alkate Cristina Labordak, beste udalkide batzuekin batera, ongietorria egin dio Italiako ikasle talde bati. Eramus+ nazioarteko mugikortasun programan parte hartzen ari dira.  Paduako 17 eta 18 urte arteko 25 ikaslek osatzen dute taldea eta Pio Baroja Institutuko ikasleekin batera inklusioari buruzko proiektu bat lantzen ari dira. Ekitaldia udaletxeko areto nagusian egin da.

Labordak ongietorria egin die, eta eskerrak eman dizkie, Irun aukeratzeagatik. “Ziurtatzen dizuet zuen egonaldia ahaztezina izango dela. Hiria esploratzera animatzen zaituztet, bere ondare historiko eta kultural aberatsa eta bere natura harrigarria ezagutzera. Gainera, jende berria ezagutzera gonbidatu nahi zaituztet, hizkuntza ikastera, eta, batez ere, prozesuaz gozatzera. Ziur nago esperientzia hau oso aberasgarria izango dela, zuentzat zein guretzat”.

Ikasle taldeak abentura berri bati ekin dio Irunen, eta, azaldu duenez, maleta “ilusioz eta nerbioz” beteta dator. Bada, alkateak lasaitasuna helarazi nahi izan die ikasleei, eta, bere diskurtsoaren bukaeran hitzeman dienez, “etxean bezala sentiaraziko zaituztegu”.

Datorren asteazkenean berriro

Datorren asteazkenean, hilak 13, horrelako beste topaketa bat izango da; orduan, Amienseko ikasle frantsesen talde bati harrera egingo zaie. Ikasle talde hori Pio Baroja Institutuko ikasleekin batera smartphone-n erabilerari buruzko proiektu batean ari da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude