Txingudik klubaren eguna ospatuko du larunbatean

Txingudik Klubaren Eguna ospatuko du larunbatean. Horretarako, urtero egiten duten moduan talde guztiak bilduko dira Plaiaundin, denboraldia lagunartean amaitzeko. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, eskola izango da protagonista gurasoen eta jokalarien arteko partidarekin.

Dagokion ohiko hirugarren denboraren ondoren, klubeko beste maila guztiak izango dira berdegunea hartuko dituztenak. Izena ematen duten jokalari guztiak talde ezberdinetan nahastuko dituzte euren arteko tokata txapelketa jokatzeko. Amaieran, hirugarren denborarekin batera, sari banaketa eta zozketa egingo dira.

Biok Txingudi

Emakumezkoen taldeak Jean Marc Haristoy txapelketan parte hartuko du larunbat honetan.

Ekimena, zazpiko errugbiaren inguruan mugaren bi aldeetako taldeak biltzen dituena, Kanbon ospatuko da 14:30etatik aurrera larunbatean. Biok Txingudirentzat denboraldia itxiko du Gaztedi, Getxo eta Miarritzeko FARren aurka indarrak neurtuz.

Euskadi eta Gipuzkoako selekzioen deialdietan

Larunbatean, Euskadiko emakumezkoen zazpiko 16 urte azpiko selekzioak eta Gipuzkoako 14 urte azpiko selekzioak hitzorduak izango dituzte. Euskadik estatuko zazpiko txapelketa jokatuko du Gandian eta, bertan, Helene Tristan izango da Txingudiren ordezkaria.

Gipuzkoak, aldiz, Ordiziak antolatzen duen Haurugby txap elketan hartuko du parte eta, horretarako, Justin Duarte, Giovani Ciurar, Jonathan Guerrero eta Mattin Petrikorena deitu ditu, besteak beste.

Hauetaz gain, astelehenean Getxon bilduko da Euskadiko 15 urte azpiko taldea eta Helene Tristan eta Thiago Melerio daude deialdian.

Diabetes 101km erronkarekin bat

Igandean, Plaiaundiko instalazioak erronka berezi baten eszenatokia izango dira. Ana Isabel Pineda korrikalariak 101 km egingo ditu Gipuzkoako Diabetes elkartearen aldeko egitasmoan. Txingudi Rugby Clubak ekimenarekin bat egin du ekitaldiaren antolakuntza lanetan lagunduz eta igandean, ordezkaritza izango du klubak Ana Isabel Pinedak erronka burutzen duen bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude