Trafiko aldaketak Urdanibia plazaren inguruan larunbatetako azokaren eraginez
Udaltzaingoak jakinarazi nahi du ekainaren 27tik, larunbatetik, aurrera Urdanibia plazatik Larreaundi auzorako sarrera debekatuta egongo dela, azoka dagoen egunetan. Orain arte, larunbat goizetan, Santa Elena eta Eguzkitzaldea kaleen arteko biraketa moztuta zegoenez, Larreaundirako noranzkoan zihoazen ibilgailu guztiek plaza inguratu behar...










