Dunboako ikas komunitateak jarraitzen du bere auzoko dendak euskaratzen. Honako honetan Todo Todo dendako Arraindegiari txanda tokatu zaio.
Dunboa ikas komunitateak auzoko saltokiak euskararen erabileraren eredu izateko proiektua abiatu zuen aurreko ikasturtean. “Irunen, Dunboan, euskara beti ahoan” leloa jarri zioten egitasmoari. Gauzak horrela, ikasleak lanpetuta ibili dira auzoko dendetako txartelak eta kartelak itzultzen. Egitasmoak ikasleak, irakasleak eta dendariak elkartu ditu Dunboa auzoa euskararen erabileran eredugarri izan dadin.