Bidasoako herritarrak Dunboako anbulatorioaren aurren batu dira gaur eguerdiko 14:00etan. Eskaria Osasun Bidasoa Plataformak deitutako aurreko deialdietako berdina izan da, hau da, eskualdeko osasun-sistema publikoaren narriadura salatzea. Elkarretaratzean eskualdeko herritarrez gain, Osakidetzako langileek ere parte hartu dute.
Hurrengo elkarretaratzea datorren ostegunean, otsailaren 23an egingo da. Plataformak antolatutako kontzentrazio guztiak bezala, hori ere arratsaldeko 14:00etan egingo da, kasu honetan, Hondarribiko anbulatorioaren aurrean. Martxoaren 4an, larunbatean, aldiz, elkarretaratze bat egingo da Irungo San Juan plazan arratsaldeko 18:00etan.
Gaur eguerdian egindako kontzentrazioan Osasun Bidasoa Plataformak ondorengo komunikatua zabaldu du:
EZ DUGU PROMESARIK NAHI. EKINTZAK BAIZIK.
Kirofanoak: 2022ko apirilean eskualdeko ospitaleko ebakuntza-gelak urte eta erdiz ixtea eta Donostiako Onkologikora eramatea aurreikusita zegoen. Profeisonalek eta herritarrek borroka gogorra egin ondoren, Osasun Bidasoa Plataformaren bidez, proiektu hori geldiarazi egin zen, sailburuak proiektu berriaren etapak garatzeko, profesionalak, erakundeak eta herritarrak kontuan hartuko zituztela konpromezuarekin, baina, gaur egun, ez konpromezu hori bete. Duela gutxi iragarri da laster bloke kirurgikoko obrak lizitatuko direla, herritarrei eta profesionalei inongo informaziorik eman gabe.
Proiektu hori osasun-langileei eta herritarren parte-hartzearekin egitea eskatzen dugu, eta eraikin erantsi bat eraikitzeko aukera kontuan hartzea, ospitalean hain beharrezkoak diren arreta-guneak zabaltzeko aukera emango lukeena.
Hirugarren anbulatorioa: 2015. urteaz geroztik, Osakidetzak eskatuta, partzela bat erreserbatutako dago Oinaurren, Irunen hirugarren anbulatorio bat eraikitzeko. Zentroko eta Dunboako anbulatorioetan lekurik ez dagoenez, ezin da kalitatezko arretarik eman. 2020tik, barrakoietan eta baldintza tamalgarrietan, hiritarrak artatzen ari dira, eta soluzio horrekin, ez da inolaz ere arazo zahar bat konpontzen.
Egungo arazo larriak ezin du itxaron, 10 urte baino gehiago, oraindik urbanizatu gabeko eremu batean anbulatorio handi bat eraikiko dela agindu dute. Eskatzen dugu hirugarren anbulatorioa eraikitzeko proiektuari ekitea eta, bitartean, Zentroko eta Dunboako anbulatorioetan kontsulta-guneak berehala zabaltzeko alternatibak bilatzea.
NAHIKOA DA BETE EZ DIREN PROMESEKIN. PROIEKTUAK ETA DAGOENEKO AURREKONTU-PARTIDAK ESKATZEN DITUGU