Irunek terrorismoaren biktimak omendu ditu gaur

Urtero bezala, Irungo Udaleko Udalbatza Iparralde etorbideko monolitoan bildu da gaur, martxoak 11, Terrorismoaren Biktimen oroitzeko Europako Eguna eta Madrilen 2004an izandako atentatuak gogoan izateko helburuarekin. Bost minutuko elkarretaratze isila eta lore-eskaintza egin dituzte Irungo biktima guztien omenez.

Aipatu behar da ekitaldian alderdi politiko guztiek parte hartu dutela, eta biktimen senideak eta udalerriko bizilagunak ere batu zirela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude