José Antonio Santano Irungo alkateak 2020. urtearen balorazioa egin du

Jose Antonio Santano Irungo alkateak 2020ko balantzea egin du, “Inoiz imajinatuko ez genukeen moduan bizitza aldatu digun urtea. Hiztegi berri bat ere sartu dugu (pandemia, bahaketa, PCRa…). Bizitzako elementu batzuk aldatu egin dira, hala nola maskararen erabilera, distantziari mantentzea… hainbeste baldintzatu du, ezen dena aldatu baitu”, adierazi du alkateak.

Agertoki honetan, udalek jokatzen duten “paper garrantzitsua” nabarmendu du Santanok; “herritarrengandik oso gertu gaude, eta bagenekien egoerak eskatzen zuen mailan egon behar genuela, zerbitzu publikoak ondo mantendu behar genituela eta erantzunak emateko eta beharrei erantzuteko geundela“. Alde horretatik, alkateak Irun Aurrera plana gogorarazi du, zeinak talde politiko guztien babesa izan baitu krisiak hirian izango dituen ondorio sozial eta ekonomikoei aurre egite aldera.

“Zorionak eman behar zaizkie hiriari eta gizarteari, aurre egiteko gaitasun horregatik, sufrimendua handia izaten ari baita”. Santanok osasun-langileen, egoitzetako langileen, polizien eta Babes Zibilaren lana baloratu du, bai eta pertsonen beharrei arreta zuzena ematen lan egiten duten beste kolektibo batzuen lana ere, hala nola, supermerkatu edo saltoki txikiena “eta mota guztietako beste hainbat zerbitzu eta jende anonimo ere goraipatu ditu, hala nola maskararik ez zegoenean maskarak egiten aritu zirenak eta hiri honetan ehundu zen elkartasun-sare hori”.

Adinekoak bereziki aipatu ditu alkateak. Isolamenduari aurre egite aldera kolektibo horri arreta emateko martxan jarritako zerbitzuak azpimarratu ditu Santanok. Alkateak aipatu duen beste puntuetako bat izan da ikasturtea hasi dela eskoletan, eta eskerrak eman dizkio eskola-komunitateari, egindako lanagatik. Alkateak, halaber, mezu bat eskaini nahi izan du pertsona maitaturen bat galdu duten guztientzat ere, eta egoera latza dela aitortu du.

Merkataritza eta ostalaritza izan dira beste jarduera-kolektibo kaltetuenetako bat, eta hor saiatu gara denok batera, talde politiko guztiak, kalean bertan egoten, izan dituzten galerak arintzeko, baina, batez ere, herritarren artean konplizitate handiagoa pizten ari da hurbileko merkataritzak eta ostalaritzak duten garrantziaren inguruan”, gaineratu du alkateak.

Egonkortasuna
Txerto berriak dakarren itxaropen-mezuarekin, etorkizunerako lan-ildo batzuk aurreratu ditu alkateak. “Garai berri honetarako, erakundeen ikuspuntutik egonkortasuna eta ziurtasuna eskaini behar ditugu, besteak beste; horretarako, gobernu sendo baten gehiengoa izan behar dugu, eta hiri proiektu argia, iraunkorra, soziala eta zerbitzu publikoetan eta konfiantzan oinarritua”, adierazi du alkateak.

Santanok datorren urtearen hasierako agendarako aipatu dituen gai zehatzenen artean, “eztabaidatik eta gardentasunetik“, gobernu programa edo 2021erako aurrekontu-proiektua daude. Azkenik, alkateak hiri-estrategiak aurreratu ditu “gertatzen ari diren aldaketetara egokitzeko“, hala nola klima-aldaketaren aurka borrokatzen duten hirien esparruan aurrera egitea, bizi-kalitate handiagoz, CO2 isurketarik gabe, etab. Alde horretatik, alkateak ekintza bat nabarmendu du, hain zuzen, Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plan berri batean egindako lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude