“Irun Hiria” Musika Bandak martxoaren 26an, igandean, pelikuletako soinu-bandak interpretatuko ditu. Kontzertua Amaia Kultur Zentroan izango da eguerdiko 12:30ean.
Alazne Alberdiren zuzendaritzapean, musikariek film ospetsuen musika eskaini dute, hala nola, “Harry Potter”, “Robin Hood” edo “Gladiator”. Gainera, obra musikalak filmen proiekzioekin batera interpretatuko dira.
Ikuskizunaz gozatzeko gonbidapenak lortzea beharrezkoa izango da. Gonbidapenak, Amaia Kultur Zentroaren webgunearen bitartez edo Irungo Turismo bulegoan lor daitezke. Era berean, gonbidapenak soberan egotekotan, antzokiko leihatilan banatuko dira ikuskizunaren egun berean.