Santiagotarrakek Espainiako 4. Slalom Kopan eta Espainiako Kayak Kross Txapelketan parte hartu zuen joan den asteburuan

Pasa den asteburuan 4. Espainiako Slalom Kopa eta Espainiako Kayak Krosseko txapelketak ospatu ziren Saberon, Leonen. Slalom modalitatean 25 kirolarik hartu zuten parte, batzuk kategoria batean baino gehiagotan. Kayak Krosseko diziplinan, aldiz, 20 atleta.

4. Espainiako Slalom Kopan Santiagotarrakeko kirolariek emaitza aipagarriak lortu zituzten. Jone Otañok bitan 3. postua lortu zuen K1 emakume beteranoetan. Xabier Manterolak bi brontzezko domina lortu zituen K1 gizonezko beteranoen kategorian. Klara Olazabalek urrezko domina bat leporatu zuen brontzezko beste baten ondoan C1 emakume seniorretan. Ainara Azanzak hirugarren postu bat bereganatu zuen C1 emakume juniorretan. Oier Diazek berriz, urrezko bat eta zilarrezko beste bat eskuratu zituen gizonezko C1 juniorretan. Aitor Iriondok bi domina leporatu zituen bata urrezkoa eta bestea brontzezkoa gizonezko K1 juniorretan. Emaitza horiei esker klubak hirugarren postua lortu zuen bi egunetan taldekako sailkapenean.

Espainiako Kayak Krosseko txapelketan berriz, Ainara Azanzak urrezko domina lortu zuen emakume juniorretan. Aitor Iriondoren kasuan,  lehen postua irabazi zuen gizonezko juniorretan. Oier Diazek brontzezko medaila jaso zuen gizon juniorretan. Haritz Azanzak eta Hasier Rodriguezek 4. eta 5. postuak lortu zituzten gizon seniorren kategorian. Taldekako sailkapenean aldiz, Santiagotarrak bigarren postuan amaitu zuen.

Hurrengo hitzordua Espainiako Slalom Txapelketa izango da Lleidako La Seu d ‘Urgell herrian urriaren 20 eta 21ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude