Kolpe latza jaso du Bidasoa-Irunek
Amesgaizto bilakatu zen Santanderrera bidaia Bidasoa-Irun taldearentzat eta zale irundarrentzat. Baikor eta ilusioz beteta iritsi ziren La Albericia pabilioira. Baina oso gutxi iraun zuen itxaropenak. Asobal Ligara igotzeko faseko finalerdia galdu zuen Bidasoak, eta goi mailara iristeko lehiatik kanpo gelditu...


