Irungo Udalak urtarrileko kultura-agenda argitaratu du. 2023. urteko lehen emanaldian, ohi bezala, Eguberrietako hitzordu nagusiak sartzen dira, hala nola Erregeen Kabalgata edo Amaia KZko jaiotza- eta olentzero-erakusketak. Baina ez hori bakarrik, beti indartzen baita beste ekimen berezi batzuekin, publiko guztientzako programa erakargarri bati jarraipena emateko.
Agenda dagoeneko kontsulta daiteke Irungo Udalaren webgunean. Ondoren, jarduera batzuk nabarmenduko ditugu:
-Urtarrilak 8: Gospel-kontzertua, Irun Hiria Musika Bandaren eta Goizargi Gospel Choir taldearen eskutik. Amaia KZn, 19:00etan.
-Urtarrilak 13: “Los Xey: una historia de película” dokumentala proiektatuko da DokuIrun zikloaren barruan. Amaia KZn, 19:00etan.
-Urtarrilak 15: “Ricardo Requejo” zikloko lehen emanaldia, Daniel Ligorio pianistaren kontzertuarekin. Amaia KZn, 19:00etan.
-Urtarrilak 21: “Buscando a Dori” filma proiektatuko da. Zinema- eta animazio-saioekin amaituko da Irunen Donostiako itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloa. Beste urte batzuetan bezala, lehiaketak ‘leiho’ bat du gure hirian, eta gai horri buruzko filmak ikusi ahal izango dira urtarrilaren 18tik 20ra.
-Urtarrilak 22: Haur-ikuskizuna, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin. Amaia KZn, 15:30ean eta 18:00etan.
-Urtarrilak 27: Joan Carlos Ortega umorista dator Irunera. Amaia KZn, 20:00etan.
-Urtarrilak 28: Ismael Serranoren kontzertua, “Seremos” biraren barruan. Amaia KZn, 19:00etan. (sarrerak, 28ko asteazkenetik aurrera).
Sarrerak edo gonbidapenak, ekitaldia doakoa bada, www.irun.org/sarrerak webgunean eskura daitezke.