Zabalik dago 2023ko San Pedro eta San Martzial jaietarako egitaraua osatzeko jarduerak proposatzeko epea

Urteko sasoi honetan ohikoa denez, Kultura Arloak nahi duten entitate eta elkarteek 2023ko San Pedro eta San Martzialetako jai egitaraua osatzen parte hartzeko kanal bat sortu du. Martxoaren 24an bukatuko da proposamenak bidaltzeko epea, ostiralarekin.

“Herritar askok parte hartzen dute beti jai egitaraua osatzen, eta elkarteen lana eta interesa funtsezkoak dira sanmartzialez gozatzeko. Hori dela eta, komunikazio kanal bat sortu dugu berriro ere, batzuek eta besteek proposamenak bidal diezazkiguten eta egitaraua osatzen aurrera egin dezagun. Edonola ere, laster iragarri ditugu konfirmatutako lehenengo jarduerak”, adierazi du Kulturako ordezkari Borja Olazabalek.

Herritarrek parte hartzeko prozesu honi buruzko informazioa Udalaren web atarian eskuratu daiteke, esteka honetan, eta informazio gehiago nahi dutenek Kultura Arlora deitu dezakete, 943505407 zenbakira, edo cultura@irun.org helbidera idatzi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude