Irun zinema arkeologikoaren hiriburua izango da azaroaren 14tik 19ra

José Antonio Santano Irungo alkateak Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren aurtengo edizioa aurkeztu du, Juanjo Jiménez Oiasso Erromatar Museoko zuzendariak eta Aizpea Goenaga FICABeko zuzendariak lagunduta. Hitzorduaren 22. edizioa izango da aurtengoa. Azaroaren 14tik 19ra bitarte luzatuko da, eta berritasun batzuk izango ditu. Edizio honen eduki guztiak ezagutzera emateko, protagonistetako asko izan dira aurkezpenean, besteak beste: Donostiako Aquariumeko eta Tabakalerako eta Euskadiko ONCEko ordezkariak, baita Toki Alaikoak ere, Irungo ikastetxe horrek presentzia berezia izango du eta hezkuntzaren atalean.

«Zinemaldi ezin bereziagoa da, eta hiriarentzako harrotasun-iturria, mapak kokatzen baikaitu ondarearen eta arkeologiaren eskutik. 22. edizio hau, gainera, une berezi batean dator, beste bultzada bat eman nahi baitiogu erromatar museo handi honi, termak zaharberrituta. Ekimen erabakigarria izango da Irungo herritarrei geure iragana gerturatzeko dugun erronkan», esan du alkateak.

Astelehen honetan, epaimahaiaren berri eman da. Itziar Ituño aktorea izango da aurtengo epaimahaiburua. Gainerako kideak hauek izango dira: Amaia Arranz, arkeobotanikako doktorea eta Historiaurreko aditua; Carlos Coros, antropologoa eta Txileko Los Andeseko museo arkeologikoko zuzendaria; Fernando Pérez, Azkuna Zentroko zuzendaria; eta Mertxe Urteaga, arkeologiako doktorea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ondare historiko-artistikoaren zerbitzuko kidea. Horietako batzuek aurkezpenetan eta proiekzioen ondoko mahai-inguruetan parte hartuko dute.

Gainera, Xabier Peñalver arkeologo ezagunak ere parte hartuko du astelehenetik ostiralera 17:00etan Amaia KZn egingo diren hitzaldietan. Konferentzia-aretoan egingo dira, aretoaren albotik sartuta, Aureliano López de Becerra kaletik.

Horrez gain Javier Trueba ere izango dugu gurekin. Bere azken lana aurkeztera etorriko da, El Sueño de la Vida Eterna, azaroaren 16an, asteazkenarekin, 19:00etan, Amaia KZko auditoriumean. Film hau da ikusteko desgaitasuna dutenek ikusi ahal izateko hautatutako dokumentala. AUDESC sistemari esker lortuko da hori, ONCErekin elkarlanean. Film hori ikusi nahi dutenek audesc izeneko aplikazioa deskargatu behar dute mugikorrera, horren bidez emango baita filmaren audio deskriptiboa.

Hezkuntza-atala
Aurten, hezkuntza-atala ARK-MO izeneko ekimenaren bidez indartuko da. Horretan, gazteek beren inguruko ondare arkeologikoaren balioa aitortzen dute, ikastetxeek lagunduta, 5 minutuko film laburrak eginda. FICABen hezkuntza-atalean aurkeztuko dira film horiek. Film labur horien ondoren, ikasleentzako hautatutako filmak emango dira, euskarazko azpidatziekin. Ikastetxeen eskura jarriko da, gainera, Arte Paleolito Argitara filmaren inguruan Ikertzek egin duen proiektu pedagogikoa.

Beste berritasun handi bat memoria historikoari eta arkeologiari eskainitako leihoa da. Azaroaren 19an, larunbatarekin, gai hori jorratzen duten bi film emango dira, 11:00etan. Donostiako AQUARIUMarekin elkarlanean jarraituko dugu, bertan eskainiko baitira urpean girotutako filmak, Mertxe Urteaga eta Ander Arreserekin. Gainera, handitu egingo da zinema-jaialdiak Donostian duen presentzia, kolaboratzaile berri bat izango dugu eta: Tabakalera; bertan egingo da Donostialdeko ikasleen hezkuntza-saioa.

Bestalde, Bizinema Irunek zinema-jaialdian parte hartuko du aurten ere, Amaia KZko aretoaren dekorazioaz arduratuko baitira, bai eta photocall tematikoaz ere. Horrez gain, aurtengo sariak banatzeko ekitaldia ere girotuko dute. Zinema-jaialdiak irauten duen aste osoan izango dugu Historiaurrean eta Antzinako Egipton inspiratutako dekorazioaz gozatzeko aukera. FICABen XXII. edizioa ixteko Monty Python taldeak Arturo erregearen Erdi Aroan girotutako film bat dugu, barrez lehertzeko modukoa: los Caballeros de la Mesa Cuadrada y sus locos seguidores.

Ia hogeita hamar film
Lehiaketarako filmei dagokienez, 22. edizio honetarako 29 film hautatu dira, ARK-MOko 5 film laburrez gain. Azaroaren 14tik 19ra 37 proiekzio eskainiko dira, gehi zinemaldia ixteko filma. Saio guztietarako sarrerak doakoak dira, eta internet bidez eskuratu daitezke https://amaiakz.sacatuentrada.es/ helbidean. Hona hemen zinema-jaialdiko sariak:

FICABen sari nagusia: 2.000 €
Ikusleen sari berezia: 1.000 €
Hezkunza-ataleko saria: 750 €
Dibulgazio zientifikoko Arkeolan saria: sari ekonomikorik ez
FICABen inguruko informazio xehatua eta programa osoa eskuragarri dago www.irun.org eta www.ficab.org webguneetan. Gainera, FICABeko film guztiak zuzenean ikus daitezke sarean, zinema-jaialdiaren egunetan, https://tv.festhome.com/ plataforman.

Aipagarri gisa, kartela duela gutxi argitaratu zen, eta Tuntankhamonen hilobiaren aurkikuntzaren mendeurrenari eginiko omenaldi bat da. Juantxo Tolosa da egilea. Azkenik, zinema-jaialdia amaitzen denean, FICAB Bilbora joango da azaroaren 23an, 24an, 29an eta 30ean, Bizkaiko Arkeologi Museoaren lankidetzari esker, eta hogeita bigarren edizio honetako lau film garaileak eskainiko dira bertan.

Lehiaketan parte hartuko duten film guztien zerrenda:
1- Tlalocan, bajo la ciudad de los dioses. Mexiko. 2022. 97′
2- Pérou, sacrifices au royaume de Chimor. Frantzia. 2022. 90′
3- Arte paleolitoa argitara. Espainia. 2021. 13′
4- L’art préhistorique au temps des rayons X. Frantzia. 2022. 37′
5- Pèlagos. Italia. 2022. 7′
6- Frapper monnaie. Frantzia. 2022. 20′
7- Komdraaï, à la découverte du premier humain. Frantzia. 2021. 90′
8- La grotte Cosquer, un chef d’ouvre en sursis. Frantzia. 2022. 55′
9- Menorca talayòtica. Espainia. 2021. 37′
10- Les frères Champollion. Frantzia. 2022.92′
11- Arqueomanía: muerte en el Nilo. Espainia. 2022. 29′
12- Egypte, les temples sauvés du Nil. Frantzia. 2018. 52′
13- Le monde de Khéops. Francia, Egipto. 2019. 52′
14- El sueño de la vida eterna. Espainia. 2020. 53′
15- El pecio Bou Ferrer de la Vila-Joiosa, un yacimiento extraordinario. Espainia. 2021.20′
16- Il patrimonio sommerso. Un museo sul fondo del mare. Italia. 2021. 59′
17- Arqueomanía: bajo el Mediterráneo. Espainia. 2022. 29′
18- The Antikythera Cosmos. Erresuma Batua. 2021. 30′
19- Les étrusques, une civilisation mystérieuse de la Méditerranée. Frantzia. 2022. 90′
20- Briga, la ville oubliée. Frantzia. 2020. 52′
21- L’Appia a Minturnae. Il videodiario di scavo. Italia. 2021. 33′
22- The Islamic Baydha Project. Jordania. 2021, 21′
23- Ateius e la terra sigillata itálica. Italia. 2022. 4′
24- Ludus talorum. Espainia. 2022. 30′
25- Expedition Petra, sur les traces des Nabatéens. Frantzia. 2020. 90′
26- Ingeniería romana: estructuras. Espainia. 2022. 56′
27- Langobardi, Alboino e Romans. Italia. 2021. 53′
28- Memoria do fogo. Brasil. 2022.8′
29- Pico Reja. La verdad que la tierra esconde. Espainia. 2021. 92′

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude