Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak, Adinekoentzako Zentroak Dinamizatzeko Zerbitzuaren bitartez, ia hogei jarduera berezi antolatu ditu azarorako hiriko gizarte-guneetan, adineko pertsonak aktibo eta jendartean mantentzeko helburuarekin. Gainera, azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen Aurkao Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko egunarekin loturiko hainbat ekintza antolatu dira.
Auzo ezberdinetan zehar prestatutako egitarauaren barruan, Anaka-Puianako erabiltzaileek errealitate birtualeko saio bat egingo dute hilaren 10ean San Migeleko gunean, 17:30ean, ‘Wolfgang’ filma ikusiko dute 20an 17:00etan, eta Donostiako Alde Zaharrera txangoa egingo dute 27an 17:00etan. Behobian, berriz, Pili Paton artistaren ‘Cuadros y esculturas de mi vida’ erakusketa bisitatu ahal izango da azaroaren 11tik 24ra bitartean, eta zinema-saio bat ere egingo da hilaren 20an 17:30ean.
Bestalde, Belaskoeneako zentroak ‘Un enigma sin resolver’ izeneko aztarna-jokoa hartuko du azaroaren 16an eta 18an 17:00etan, eta hilaren 25ean ‘Romper el círculo’ filma eskainiko du 16:30ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. Irasoko gunean, hilaren 9an CBA liburutegiko ‘Kafkaren Metamorfosia’ erakusketara txangoa egingo dute 18:30ean, eta azaroaren 25ean bertan irakurketa eta eztabaida saioa bideratuko dute 18:00etan Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela medio. Lekaenean estimulazio kognitibo eta sentsorialeko jarduera egingo da hilaren 17an 17:30ean; Luis Marianon, berriz, bi proposamen nabarmenduko dira: hilaren 10ean Amaia Kultur Zentroko ‘El viaje de las mujeres del desierto’ erakusketara irteera 19:00etan eta azaroko ostegun guztietan hilak 5, 12, 19 eta 26, 18:30ean ‘Querer’ telesailaren emanaldia, azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta.
Azkenik, Palmera-Monteroko guneak Menchu Gal Aretoko ‘Chillida Mendiburu. Espejo del tiempo’ erakusketa bisitatzeko irteera antolatu du azaroaren 13rako 18:00etan. San Migelen bi hitzordu finkatu dira: hilaren 13an ‘Haciendo amigos’ filmaren proiekzioa 17:00etan eta 30ean ‘¡Vamos a hacer un gnomo nórdico!’ izeneko Gabonetako eskulan-tailerra 17:00etan. Aipatzekoa da azaroko egitarau osoan zehar presentzia berezia izango duela Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunak; testuinguru horretan, Kateako zentroak ere bat egingo du aldarrikapenarekin azaroaren 25ean ‘Las buenas compañías’ filmaren proiekzioarekin 17:00etan.



