Iparralde Gal zonaldea hobetzen jarraitzeko urrats berriak egin dira

Gaur goizean Stadium Galen inguruan emandako prentsaurreko batean, Irungo alkate Cristina Labordak azken hilabeteetan bertan egindako lanen berri eman du. Zehazki, inguruaren irisgarritasuna eta argiztapena hobetzeko lanak egin dira. Auzotarrek eta kirol klubek egindako eskariari erantzunez egin dira lan hoiek. Bestetik, Irungo Udalak azaldu du egin beharreko izapideak bete dituela Domaneko Kostorbe Alde, 1eko eraikinaren eraisteari ekin ahal izateko.

Stadium Gal inguruko lanak maiatzaren 6an hasi ziren. Oinezkoentzako bideak eta argiztapena hobetzeko 119.835,50 euro erabili dira eta Construcciones Otegui Gaztañaga SL enpresak egin ditu.

Alkateak azpimarratu duenez, “Udalak urteak daramatza hiriko auzoetan horrelako lanak sustatzen, irisgarritasuna hobetzeko ez ezik LED argiak erabiliz segurtasuna ere hobetzeko. Gainera, lan hauek auzotarren eskari bati erantzun diote, eta, berauei esker eta eremurik behereenak uholdeetatik babesteko lanei esker, inguru hau askoz ere seguru eta irisgarriagoa izango da erabiltzaileentzat”.

Funtsean, espaloien egoera hobetu da: estuak zirenak zabaldu dira, zolatu gabekoak zolatu dira, eta oinezkoentzako bideak osatu gabe zeuden tokietan berriak eraiki dira. Era berean, oinezkoentzako bideen argiztapena hobetu da, eta estadioaren inguruko urbanizazioa konpondu. Gainera, LED argiteria instalatu da oinezkoentzako bideetan: bai lehendik zeudenetan, bai sortu berrietan.

Iparralde Gal zonaldea hobetzen jarraitzeko

Halaber, Irungo Udalak jakinarazi nahi du egin beharreko izapideak bete dituela Domaneko Kostorbe Alde, 1eko eraikinaren eraisteari ekin ahal izateko. Horregatik, Udaletik eraikinaren jabea den enpresa premiatu da egin beharreko kudeaketa egitera, izan ere, eraiste honek beste aurrerapauso bat suposatuko du Iparralde Gal zonaldearen eraldatze globalean. Alkateak adierazi duen bezala, “oso garrantzitsua da zonaldeko auzokideekin elkarlan bide honetan jarraitzea jakinarazten dizkiguten arazoak ate atzean erori ez daitezen”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude